Lamiako-Maskarada-Portada

Laster maiatzaren azken ostirala helduko da. 1979az geroztik, gure herrian, Lamiakoko kaleetan, tradizio mitologikoa ospatzen dugu egun horretan, pertsonaia, maskara, kantu eta dantzekin. Ospakizun horrek Maskarada izena du eta ez da antzerki soil bat.
Helburu nagusia “gure historia”, “gure kultura” kontatzea da, gure sustraietara hurbiltzea eta herri honetako biztanleen izaeraren jatorria ezagutzea.

Gaur, Lamiako Maskarada festa bat da, baina ez zen erraza izan festa hori egiten hastea. Urtebetez, herritarrek gogor egin zuten lan, informazioa bilatzen eta adineko pertsonei kontsultak egiten, eta herri guztiaren laguntzari esker lortu zen behar zen guztia: agertokiak, jantziak, maskarak…

Geroztik, maiatzaren azken ostiralean mitologiarekin hitzordua dugu guztiok Lamiakon. Herriko kaleek bertako historiari eta kondairei buruz hitz egiten dute, garrantzitsua baita lur hauetan bizi garen pertsonek ondare hori ezagutu, errespetatu eta bizirik mantentzea. Horretarako, Leioara hurbiltzen diren guztiei gure historia eta kondairak kontatzen dizkiegu egun horretan.

Lamiako maskarada

Bideoak

Dokumentala

La identidad de un Barrio

Lamiadantza

40. Urteurrena

Maskaradako pertsonaia nagusiak

MAskarak

Maiatza

Maiatza

Maiatza Lamiako Maskaradako 1.zatian agertzen da eta berak musikaren bidez auzotarrak Maskaradan parte hartzera gonbidatzen ditu. Betidanik lore-oihalekin jantzi arren, bere jantzia zeharo aldatu da urteetan zehar.

Maiatza! Maiatza!

Eutsi gogor Lamiakotarrak! Denon artean normaltasuna berreskuratuko dugu!