Maskaradako pertsonaia nagusiak

 

Mari

Mari

Euskal mitologiako jeinu garrantzitsuena da Mari, beste jeinu guztien nagusia. Lurraren pertsonifikazio emakume honek, jaungoiko zerutiarrak iritsi aurretiko herri matriarkalek gurtzen zuten mito lurtarren zantzuak ditu. Naturaren eta beronen osagai guztien erregina da. Lurraren barnealdean bizi ohi da. Haren ikurra igitaia izanez, tximistaren aurka babesten du. Izen ugari hartu izan ditu, baina zaharrena Mari dela ematen du, eta, askotan, agertzen den lekuaren izena eramaten du alboan: Txindokiko Mari, Anbotoko Mari,…

Sugaar

Prudentzia

Lamiako Maskaradan Prudentziaren kondairak bizia hartzen du, Antonio Trueba-ren “El canto de la Lamia” Jesús Basañezen “Lejona, Anteiglesia Vizcaina” liburuan agertzen dena:

Kondairak dioenez, XVII. mendearen hasieran, Berriz mendian Prudentzia bizi zen eta ondoko baserri batean Martin. Laiatzeko garaian lanerako biltzen ziren eta hortik maitasuna sortu zen. Ezkondu egin ziren. Prudentzia haurdun zegola, Martin gaztainondo batetik erori eta hil zen. Handik bi hilabetera euren semea jaio zen, Inazio. Prudentziak ahaleginak egiten bere semea hazi zuen eta bere gurasoen tradizioa jarrai zezan saiatu zen, hots, lurra lantzea. Baina soroen jabea izateko adina zuenean, dena salduz itsasoratu egin zen, bere ilusiorik handiena. Prudentzia triste geratu zen, Martinen ehortzi ondoan, horizonteari begiratuz bere semearen untzia desagertu arte. Arratsalde batetan Berriz mendian zegoenean, bela zuri bat ikusi zuen. Orduan korrika baso eta padurak zeharkatuz ontziaren bila joan zen. Txalupa ondoan zegoenean, minezko garrasia emanez lurrera erori zen. Ez zen Inazioren txalupa. Ahal izan zuen moduan etxera iristen saiatu zen eta Ondizeko ihitzetan hil zen. Momentu horretan lamien kantua entzun zen eta esaten da Prudentzia honako hau bilakatu zela. Kantu goxo hau mendi hauen semea itsasoratzen denean entzuna da. Momentu hartatik, Ondizko ihitzei Lamiako Hondartza izena ematen zitzaien eta hortik gure auzoaren izena.

Sugaar

Sugaar

Sugaar erdi suge erdi gizon itxura duen jeinua da. Mariren senartzat daukate zenbait lekutan, eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. Sugaar lamien jabea ere omen da.

Sugaar

Ieltxu

Ieltxu sua darion jeinua da eta txori itxura du. Ahotik sua botatzen du.
Bat-batean agertzen da, eta beldurra eragiten du

Aker

Aker

Erritu honen izena Nafarroa Garaian dagoen Zugarramurdiko leizeen alboan dagoen larre edo zelaietik datorkio. Zelai honek Akelarre du izena. Herri etimologiaren arabera, Akerraren larrea esan nahi omen du, ospakizun hauetan aker beltz bat gurtzen omen zelako, Satanen gurtzarekin lotua.

Lamiako Maskaradan Aker, tronuan jesarrita, akelarrearen buru da.

Aker

Lamia

Lamiako Maskaradaren berezitasunetako bat izenak berak azaltzen digu eta auzoaren izena bera ere hortik dator: Lamiako.

Lamiako Maskaradan Lamiak dira pertsonai eta protagonista nagusiak. Lamiek emakumeen gorputza eta ahate hankak dituzte. Ura atsegin zaie eta haren zurrumurruak abestera bultzatzen ditu, beren adats luzeak orrazten dituzten bitartean.
Inguma

Inguma

Inguma izaki gaiztoa, loaren jainkoa, gauez agertzen da gure gelan eta amesgaizto ikaragarriekin oinazetzen gaitu. Batzuetan arnasarik gabe ere utz gaitzake.
Maskaradan, Mariren aurka borrokatzen da bere zigorrarekin.
Galtzagorri

Galtzagorri

Praka gorriko iratxoak. Indartsuak eta azkarrak dira.
Gizakiei laguntzen diete lanetan, bere sardangoaarekin
Sorgin

Sorgin

Akelarreak  gauez antolatzen dituzte. Erratza daramate eta Aker da bere nagusia.
Basajaun

Basajaun

Basoko jauna. Larruekin janzten da. Serra batekin mozten du egurra.