Lamiako Maskaradaren historia

 

Lamiako Maskarada 1978an jaio zen ohitura leioaztarra da, hobeto esanda, ohitura lamiakoztarra. Maskarada Euskal Kulturaren pertsonaiek auzoko kaleetatik euren dantza, erropa eta musika alaiekin herritarrak murgiltzen dituen errepresentazioa da.

Maskarada gure iraganaren bizimodu eta sinismenak erakusteko jai moduko bidea da. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan.

Lamiako Maskarada Maiatza

Zelan jaio zen

1978. urtean sortu zen Lamiako Maskarada. Euskal Herri eta herriko mitologia berreskuratzen dituen jai berezia da Maskarada, non herri partaidetza eta nortasun jakingura elemento nagusiak dira.

Proiektu hau, lamiakoztarrek euren herriaren nortasun jakinnahia eta Lamiako herriaren istorioagatik ezaguna izan zedin jaio zen. Gazte talde baten jakingurak bultzaturik eta ikerketa garrantsitzu baten ostean galdera kalera atera zuten. Ikerketaren ideiak aurrera egiten eta herriko jende gehienak lagundu egiten zuen lamia eta paduretako istoria eta mitologia bilatzen. Herriko nagusiekin hitz egiten eta gaiari buruzko bibliografia bilatu zuten. Datuak prest zirenean, herri guztia bildu zen asanbladan eta herriaren nortasuna jaiaren bitartez bereskuratzea erabaki zuten.

Lehenengo janzki eta maskarak prestatzen hasi ziren, baita lamia itxura zuten erraldoiak. Hasiera batean jendea nahiko harrituta egon arren herrian prestatzen ari denarekin, jo ta ke ibili ziren lanean, laguntza eskeintzen edo beharrezkoa den materiala ematen, atrezzoa, idi gurdi bat, egurra… Lamia-dantzaren musika sortu zuten eta lamien dantza berreskuratzen zen Lamiako Txikiak dantza taldeari esker. Akelarre eta antzezkizunerako lehen entseguak egiten ziren. Jendea ilusioz beteta zegoen eta azkenik, zailtasun askoren ostean, baina herritarren laguntzarekin, 1978ko Maiatzaren azken ostiralean jaiotzen da Lamiako Maskarada.

Lau urteetan zehar, proiektua sortu zuten gazteek aurrera ateratzen dute Lamiako Maskarada, urtero hobekuntzak lortuz, baina 1981. urtean arazo desberdinengatik proiektua ahuldu egiten da bi urteetan zehar. 1984. urtean malenkoniaz beteriko gazte talde batek, esfortzu eta konpromisu handiarekin berreskuratu eta indartu egiten du Maskarada. Ordutik ona urtero maiatzeko azken ostiralean, Lamiako herrian antzeztu egiten da Lamiako Maskarada.

Zer da Maskarada?

Maskarada zer den ondo ulertzeko, Aratusteetatik desberdindu behar dugu. Esangura desberdina dauakatelako. Ihauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen da erruak ondaintzeko. Maskaradan ordea elementu hau ez da beharrezkoa eta edozein sasoiean ospa daiteke. Solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak saioi aproposak dira.

Maskarada ostiralean ospatzen da, maiatzaren azken ostiralean. Tradizioari kasu eginez egun hau zeruari eskeinita zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere. Ostirala akelarreak opatzeko eguna da. Egun honetan Mariren senarra den Sugaar, Mariren kobazulora joaten zen honi ilea orraztera.

Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen sahiatzen da, lamiak garrantzitsuenak izanik. Hau dena jai moduan aurkezten da non herri eta pertsonaia mitologikoak elkartzen dira musika eta dantzari esker.

Hiru atal

I ATALA

17.30h
Langileria eta Gaztelubide kaleak gurutzatzen diren puntuan, fanfarria, adarra, erraldoiak eta herria agertzen dira. Adarraren soinuaren ostean eta lamiadantzaren musikaz bat Maiatza agertzen da menditik saltoka eta oihuka. Kadeneta bat sortzen da herriarekin, Maiatza buruan duelarik, maiatzako hilabetea eta Maskarada herrian zehar iragarriz. Prudentzia azaltzen da eta bere seme desagertuagatik galdetzen du.
Lamiakoko geltokirarte abiatzen dira han Lamiako Txikiak dantza taldeak eta herriak dantzatzen dute mundu guztia Maskaradan parte hartzera gonbidatuz.

Lamiako Maskarada Maiatza
Lamiako Maskarada Maiatza

II ATALA

18.00h

Adarraren soinuaren ostean danak abiatzen dira  lamiaren eskulturarainio orden bat mantenduz. Horrela lehenengo adarra, gero fanfarria, ostean erraldoiak eta gero herria eta dantza taldea. Ibilbide guztian zehar, Prudentzia bere semeagatik galdetzen du herritar orori eta Maiatzak, maskarada eta hilabetearen zalpena aldarrikatzen ditu herriko txoko guztietaik zehar.

Aurkitzen ditugun lehenengo pertsonaiak:

Mari eta bere senarra Sugaar: Mari eserita dago eta Sugaarrek Mariren ilea orrazten du. Adarraren hiru soinuak entzun ostean egitekoa utzi, altzatu eta udaberri dantzatzen dute. Maskaradara integratzen dira hau presidituz

Hemendik aurrera, pertsonaia mitologiko batekin aurkitzen direnean Marik dantza bat eskainiko die  euren jabea delako eta lamiekin aurkitzerakoan, Sugaarrekin lamiadantza dantzatuko dute lamiek, beraien jabea delako. Horrela Maskaradara gonbidatuko dituzte mitoak Maskaradarekin bat egiteko.

Azaltzen diren  hurrengoak:

Lamiak: Ileak orrazten eta abesten dabiltza. Adarra entzun ondoren Sugaarrekin bat egiten dute lamiadantza dantzatuz berarekin eta horrela Maskaradan parte hartzen dute.

Lehenengo pertsonaia naturalak:

Ur  eta Lur: Beraien baserriko baratzean lanean dabiltza. Hiru adarren soinuen ostea, etxera sartu eta euren janzki dibinitarioekin azltzen dira Mariren aurrean. Marik jota dantzatzen die, Maskaradara gonbidatuz.

Lamiako Maskarada Maiatza
Lamiako Maskarada Maiatza

Menditik jeisten :

Basajaun eta Zankuak : adarraren soinua entzunda, menditik jeizten dira Mariren deiari erantzuna emanez. Mari beraien artetik pasako da arkudantza dantzatzen.

Hurrengoak:

Illazki eta Gau: Illazki janzkiak garbitzen dabil, Gau ostera zeruari begira dabil landan etzanda dagoen bitartean. Hiru adar soinu entzun ostean, janzki dibinitariok jantzi eta Marik arin-arin dantzatzen die Maskaradan integratu daitezen.

Baserri baten aurrekaldean:

Eguzki, Su eta Oneztarri: murmurka dabiltza borobilean. Adarraren ostean, janzkiak aldatu eta Marik kontrapas dantaztzen die, Maskaradan integratu daitezen. 

Hurrengo pertsonaiak:

Mendi eta Galtzagorri: Mendi baratzean ari da lanean, Galtzagorri bere atzetik dabil izeka eta burlaka Mendiren mugimenduak errepikatuz. Adar soinua entzunda, Mendik lana uzten du eta janzki dibinitarioa janzten du. Marik ingurutxu dantzatzen die biei, Maskaradan parte hartzeko gonbidapena eginez.

Aintzinako garbitoki batean:

Lamiak: batzuk arropa garbitzen eta besteak  ileak orrazten eta abesten. Hiru adar soinuren ondoren, lana utzi eta Sugaarrekin batzen dira lamiadantza dantzatzeko eta horrela Maskaradan integratzeko.

Kaleartetik azaltzen da:

Inguma: Saltoka eta bere sokaz jendea beldurtzen agertzen da, adar soinuaren ostean. Mariren aurka egiten du San Miguel dantzan, eta Marik irabazten duenez Maskaradan integratzen du.

Aker eta lamia: Aker landan etzanda dago eta bere bizkarrean lamia bat dago orrazten. Hiru adar soinuak eta gero, Mari Akerren bila  doa eta Sugaar Lamiaren bila. Laurak lamiadantza dantzatzen dute, bi petsonaiak Maskaradara gonbidatzeko.

Kearekin nahasturik: 

Sorgin: edabe magikoak prestatzen dabil, baina adar soinua entzuterakoan Marirerik borroka egiten du sorgindantza dantzatuz. Mairik irabazten du eta Sorgin Maskaradan parte har dezan lortzen du.

Aurkitzen dugun azken pertsonaia :

Ieltxu : Amildegietatik jeisten da saltoka eta oihuka eskuan zuzi bat duelarik. Hiru adar soinuen ostean Marik sokadantza dantzatzen duen bitartean, Ieltxuk Marireren mugimenduak imitatzen sahiatzen da. 

Atal hau bukatzeko mito eta lamia guztiek lamiadantza dantzatzen dute, gero kalejira baten bitartez herritarren artean nahastu eta desagertzen dira gaueko akelarrerako prestatzeko.

Lamiako Maskarada Maiatza

III ATALA

22:30h

Atal honetan Prudentziaren kondairak bizia hartzen du Antonio Truebaren “ El Canto de la Lamia”-ren bitartez.